Gautxoriko eskaripeko geraldien zerbitzuari buruzko ohiko galderak
- Zertan datza zerbitzu hori?
- Nork eska dezake eskaripeko geraldia?
- Nola eskatzen da eskaripeko geraldia?
- Ibilbideko zein zatitan eskatu daiteke?
- Zer baldintza bete behar ditu leku jakin batek bertan eskaripeko geraldia egin ahal izateko?
- Nola eska dezake eskaripeko geraldia gurpil-aulkian doan bidaiariak?
- 1. Zertan datza zerbitzu hori?
- Eskaripeko geraldien zerbitzu pilotua TUVISAren Gautxori linea guztietan, zeinaren bitartez ibilbideko geltoki ofizialen artean geratzea eskatu daitekeen, linearen zenbait zatitan. Zerbitzua 2019ko abuztuaren 4an hasiko da.
- 2. Nork eska dezake eskaripeko geraldia?
- Emakumeek eta 18 urtetik beherakoek eskatu dezakete, berariaz gidariari. Geraldi horietan jaisterik izango da, baina ez da inolaz ere ez inor hartuko.
- 3. Nola eskatzen da eskaripeko geraldia?
- Erabiltzaileak gidariari jakinarazi behar dio non jaitsi nahi duen, leku horren aurretiko geltokian gutxienez. Eskaripeko geraldia eskatzen duen bidaiaria autobusaren aurrealdean ipini behar da, eta aurreko atetik jaitsi.
- 4. Ibilbideko zein zatitan eskatu daiteke?
- Gautxori linea bakoitzean erabakitako zenbait zati jakinetan eskatu daiteke geraldia. Xehetasunetarako, kontsultatu linea bakoitzari dagokion informazioa eskaripeko geraldien zerbitzuan.
- 5. Zer baldintza bete behar ditu leku jakin batek bertan eskaripeko geraldia egin ahal izateko?
- Izaera Urbanoko Bideetako Erabilera, Trafikoa, Zirkulazioa eta Segurtasuna arautzen dituen Udal Ordenantzan xedatutakoa bete beharko dute. Hauek dira kontuan hartu beharreko alderdi nabarmenenak:
- Autobusa ezin izango da izkina, bidegurutze nahiz bidebanatze batetik 5 metro baino gutxiagora geratu.
- Autobusa ezin izango da babesleku, erdibitzaile, trenbide-pasagune, txirrindulari-pasabide, oinezkoen pasabide eta espaloi beheraguneetan gainean geratu.
- Autobusa ezin izango da zubi eta pasabide jasoetan nahiz horien azpian geratu
- Autobusak ezin izango du oztopatu, ez ibilgailuak eraikinetara sartzeko pasabide behar bezala seinaleztatuak, ez eta pertsonak eraikinetara sartu nahiz horietatik ateratzeko erabilera normala.
- Autobusa ezin izango da erabiltzaileei seinaleak ikustea galaraziko liekeen nahiz maniobrak egitera behartuko lituzkeen lekuetan geratu.
- Autobusa ezin izango da hala seinaleztatuta nahiz arauz debekatuta dagoen lekuetan geratu.
- 6. Nola eska dezake eskaripeko geraldia gurpil-aulkian doan bidaiariak?
- Gurpil-aulkian doan bidaiariak gidariari jakinaraziko dio non jaitsi nahi duen, eta hark jakinaraziko dio leku horrek betetzen al dituen arrapala jaisteko baldintzak; hala ez bada, baldintzak betetzen dituen leku alternatibo bat proposatuko dio.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.