Tomás Alfaro Fournier (Valladolid, 1892 - Gasteiz, 1965) eta y Balbino Sobrado Cobas (Gasteiz, 1883-1963) argazkilari amateurrek 1909tik 1931ra bitarteko Gasteizko gizartearen bi ikuspegi ezberdin ematen digute.
Alfaroren funtsa osatzen duten 1.953 argazkietatik 41 aukeratu ditugu; horietako batzuetan, garaiko aristokrazia gasteiztarraren erretratu ugari eta askotariko jarduerak ageri dira, eta bestetan, 1921-1922 urteetako Afrikako gerra. Sobradoren funtsetik, zeina 1.449 negatibok osatzen baitute, 40 irudi erakusten dira, herrikoiagoak, nekazaritza eremukoak zein hirikoak, lan girokoak zein aisialdikoak.
XX. mendearen lehen hereneko Gasteizi buruzko bi ikuspegi kontrajarri horiek bi artista garaikidek berrinterpretatu dituzte: Maider Lópezek (PEC: Puesto en construcción) eta Virginia Villaplanak, IRAGANA GURE ARTEAN / EL PASADO PRESENTE erakusketaren barruan; Gasteizko "Pilar Aróstegui" Udal Artxiboak eta Montehermoso kulturuneak antolatu dute hori.
mjmarinas@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.