Tomás Alfaro Fournier (1892-1965)

Tomás Alfaro Fournier (1892-1965)

Valladoliden jaio zen 1892an. Bi urte beranduago Gasteizera etorri zen familia, non bere aita Juan Bautista Alfarok oihal eta zaku fabrika ipini zuen, Florida kalean. Karta enpresa ospetsuaren sortzaile Heraclio Fournierren ilobak Gasteizko Santa Maria ikastetxean (marianistetan) egin zituen lehen ikasketak. Gerora Valladoliden eta Bilbon jarraitu zituen ikasketak, eta Zuzenbideko lizentzia eta Merkataritza irakasle titulua lortu zituen. Abokatu aritu zen, bai eta aitak Gasteizen eta Madrilen zituen enpresen kudeatzaile.

Aurpegi eta zaletasun askotako gizona, margolari, eskultore, musikari, enpresari, militar eta politikari aritua, Gasteizko alkateorde eta harduneko alkate ere izan zen II. Errepublikan, Arabako Alderdi Errepublikanoaren izenean. Gerra Zibilaren hasieran atxilotu egin zuten eta giltzapean eduki hiru urtez. Irtetean, Madrilera joan behar izan zuen bizitzera; bertakoa zuen emaztea, María Asunción Drake, 1950etik Cañada-Hondako markesa zena Madrilen bere jarduera profesional eta artistikoekin jarraitu zuen; 1951n Vida de la ciudad de Vitoria argitaratu zuen, Gasteizko historiari eskaini zizkion lanen artean lehena. Bigarren zatia -Una ciudad desencantada- 1952 eta 1960 bitartean idatzi zuen, baina ez zen 1987ra arte argitaratu. Gasteizen hil zen 1965ean. Hiriak kale baten izena eman zion 1977an.

Argazkilari afizionatua izan zen, baina bere lana ez zen oso ezagun izan bere bizitzan, batez ere familia girokoa zelako. Bere argazkietan erretratuak, kirola, txangoak, udaldiak euskal kostaldean, Gasteiz eta Arabako paisaiak eta 1921ean eta 1922an Afrikako gerra egindako eta 300 ale baino gehiagoz osatutako buruzko sorta interesgarri bat biltzen dira. Tomás Alfaro Fournierren funtsa XX. mendearen lehen herenean egindako 1.953 negatibo eta diapositibez osatzen da, eta Gasteizko Udal Artxiboan gordeta dago 1965etik, egileak berariaz eskatuta.

Funtsa: Alfaro

Egile/Ekoizlea: Tomás Alfaro Fournier (Valladolid, 1892- Gasteiz, 1965).

Datak: 1907-1931.

Kopurua: 1.802 negatibo eta 151 positibo.

Neurriak : 4,5x6 eta 13x18 artean, hainbat neurri.

Euskarria: kristala eta plastikoa.

Sarrera-data: 1965.

Jatorria: egilearen dohaintza.

Gaiak: erretratuak, udaldia euskal kostaldean, bidaiak, kirolak, zezenketak, Afrikako Gerra.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: