Zinema hiria - Turismoa Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteizeko paisaia-, monumentu- eta historia-aberastasuna inspirazio iturria izan da Enrique Urbizu, Juanma Bajo Ulloa, Paul Urkijo, Aitor Arregi, Jon Garaño, Daniel Calparsoro eta Kepa Sojo bezalako zinemagile ezagunentzat, izan ere askotan erabili izan dute hiria gure zinemaren historiako protagonista gisa.

Erdi Aroko hirigunea

Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko hiriguneak iraganeko istorioak gogorarazten dizkigu eta kale eta kantoiak edozein garaitan egokitutako filmak garatzeko eszenatoki perfektua dira.

"Handia" (2017)

Turismo - Rodaje Handia

"Handia" filmeko zuzendariek Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko Errementari kalean aurkitu zuten XIX. mendean girotutako luzemetraia honetako eszena batzuk grabatzeko toki perfektua.
Trailerra(Beste leiho batean irekiko da)

"Vitoria, 3 de marzo" (2019)

Turismo - Rodaje Vitoria, 3 de marzo

"Handia"-ko zuzendariak ez dira izan Vitoria-Gasteizko Erdi Aro Historikoko berezitasunak erakarri dituen zuzendari bakarrak, bertako kale eta kantoietatik 70eko hamarkadara bidaia batera joan bait ginean "Vitoria, 3 de marzo" filmean
vitoria3demarzo-lapelicula.com(Beste leiho batean irekiko da)

Zabalgunea

Zeluloidearen munduak ere erakargarritasuna erakutsi du hiriko eraikin historiko eta erlijiosoekiko eta bertako ospakizun tradizionalenekiko.

"El Silencio de la Ciudad Blanca" (2019)

Turismo - Rodaje El Silencio de la Ciudad Blanca

Andre Maria Zuriaren Jaiak, Kandelen gaua eta hiriko 2 katedralak izan ziren Eva García Sáenz de Urturiren trilogian oinarritutako thriller honen ustekabeko protagonista.

Trailerra(Beste leiho batean irekiko da) | Informazio gehiago, bisita gidatuak...

"La Pequeña Suiza" (2019)

Turismo - Rodaje La pequeña suiza

Vitoria-Gasteiz Udaletxea eta Andre Maria Zuriaren Enparantza izan ziren Kepa Sojo zuzendariak aukeratu zituen agertokiak Suitzako zenbait lokalizazio birsortzeko komedia kostunbrista honetan.
Trailerra(Beste leiho batean irekiko da)

Informazio gehiago

www.vitoria-gasteiz.org/filmoffice

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157676815872047(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: