IV. Itun Berdea Saria - Saria jaso duten enpresak
Zer da?
Ingurumen-jardunbide egokientzako sari honen bitartez, ekimenari atxikitako enpresek beren jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa aitortu nahi diogu.
Sariak
Sarien banaketa 2018ko azaroaren 15ean egin zen, Goiuri Jauregian, Itun Berdeko Enpresen VII. Topaketan. Iñaki Eceiza, Ega Master eta Michelin enpresek lortu dituzte sariak laugarren edizioan; 25 enpresak 31 jardunbide egoki aurkeztu dituzte orotara.
1. Mikroenpresa kategoria
Iñaki Eceizak Itun Berdea saria eskuratu du mikroenpresen kategorian (1 eta 9 langile artekoak), bere abere-hazkuntza eta gaztandegian autohornikuntzarako eguzki eta haize instalazioa jartzeagatik, eta ura hartzeko 90 metroko zulaketa egiteagatik.
2. Enpresa txikien kategoria
Ega Masterrek irabazi du Itun Berdea saria enpresa txikien kategorian, ontziak eta bilgarriak murrizteko plana burutzeagatik.
Enpresak bilgarrien ingurumen inpaktua murriztearen gainean hausnartu du, eta plan hau bere packagingaren ekodiseinuan aplikatu du, eta hornitzaileekin ere lan horretan aritu da.
3. Enpresa ertain eta handien kategoria
Michelinek jaso du Itun Berdea saria enpresa ertain eta handien kategorian, uraren kontsumoa murrizteagatik.
Ingurumen hobekuntza garrantzitsua izan da: milaka metro kubiko ur murriztea lortu da.
Argazki galeria
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157676791924507Lotutako informazioa
- Itun Berdearen Komunitatea - Ingurumen-jardunbide egokientzako Itun Berdea Saria
- Itun berdea - Jardunbide onak - Tipologia: aztarna hidrikoa
- Itun berdea - Jardunbide onak - Tipologia: karbono-aztarna
- Itun berdea - Jardunbide onak - Tipologia: ekonomia zirkularra
- Itun Berdeko Enpresen VII. Topaketa - Konklusioak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.