Itun Berdeko Enpresen VII. Topaketa - Konklusioak

Itun berdea

Itun Berdearen Komunitateko Enpresen VII. Topaketa Goiuri Jauregian ospatu zen, 2018koazaroaren 15ean, arratsaldez.

Jardunaldia hitzaldi honekin hasi zen: “Sostenibilidad y Negocio: de un sueño compartido a una realidad global”. Hizlaria: Sandra Pina, bazkidea eta Zuzendari Nagusia Quiero izeneko aholkularitzan, jasangarritasuna, marka eta negozioa uztartzen dituen aholkularitza. Sandra Sustainable Brands Madrileko Zuzendaria da.

Jarraian, Ingurumen-jardunbide egokientzako Itun Berdea Sariak banatu ziren. 25 enpresak 31 jardunbide egoki aurkeztu zituzten orotara, hiru kategoriatan.

Irabazleak hauexek ziren:

  1. Mikroenpresen kategoria: “Instalación solar, eólica e hidrológica autosuficiente”.Iñaki Eceiza (abelazkuntza enpresa).
  2. Enpresa txikien kategoria: “Plan empresarial para la reducción de los envases y embalajes puestos en el mercado”, Ega Master (erreminta industrialeko fabrikazioa).
  3. Enpresa ertain eta handien kategoria: Reducción de consumo y vertido de agua”, Michelin (neumatiko-fabrikazioa).

Topaketa bukatzeko “Itun Berdea pintxo-potea”, espazio informalagoa baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa. Bertan, enpresek esperientziak partekatzeko eta harremanetan jartzeko aukera izan zuten.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.