Vitoria-Gasteiz, Haurren lagun den hiria

Ciudades amigas de la Infancia

UNICEFek eman du Haurren Lagun den Hiritzat aitortu duela Gasteiz, haur eta nerabeen eskubideak sustatzeko egiten duen lanagatik. 

Zigiluak egiaztatzen du Udalak haurren alorrean garatzen dituen politikek Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotako eskubideak errespetatzen eta ezartzen dituztela, eta familiek, komunitateek, gizarteak eta udal gobernuak haien ideiak eta iritziak kontuan hartzen dituztela.  

Haurren lagun diren hirien programak ume eta nerabeen bizi-baldintzak hobetzen lagundu nahi du, haien garapen integrala eskubideen ikuspuntutik bermatzen duten udal politikak sustatuz eta ezarriz.

Gasteiz hiriaren hautagaitza

Gasteizko Udalak, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuaren bitartez, denbora eman du hautagaitza prestatzen eta udaleko sailetan zeharkako ikuspegi komuna ezartzen, haien ekintzetan haur eta nerabeak (40.000 dira hirian) aintzat har ditzaten.

Ziurtagiri hori lortzeko ezinbestekoa izan da Gasteizek haurren errealitatearen diagnostikoan oinarritutako Haur eta Nerabeentzako Tokiko Plana izatea, eta haurrek plan horretan parte hartu izana.

Horretaz gain, haur eta nerabeentzako partaidetza-organoa egon behar da, politika horren diseinu, ezarpen, jarraipen eta ebaluazioan parte hartzeko.

Haur eta nerabeei zuzendutako udal politikak - Gertakariak (1975-2017)

Hautagaitzarako aurkeztutako agiriak

Haur eta nerabeen aldeko jardueren oroitidazkia, 2016-207 (pdf).

Udalerriko haur eta nerabeen egoerari buruzko ikerketa-diagnostikoa (pdf).

Haurrentzako tokiko plana (pdf).

Erakunde adierazpena

Ebaluazio teknikoko txostena

Aitorpenaren ondoren, UNICEFen Haurren lagun diren hirien programak ebaluazio-txosten teknikoa bidali du, haurren alorreko tokiko politika ezartzerakoan Gasteizko Udalaren lana eta lortzen ari den emaitzak finkatzeko asmoz. Era berean, "Haurren lagun den hiria" aitorpenaren iraunaldian egitekoak diren gomendio eta hobekuntza batzuk jasotzen ditu txostenak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.