Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - 25 urte
2018an 25 urte betetzen dira Eraztun Berdea egokitzeko lehen jarduerak hasi zirenetik. Mende laurdena ospatzeko asmoz, urte osoan zehar hainbat ekintza eta ekitaldi prestatu dira programa berezi baten barruan, urteurren hori ospatzeko.
Jarraian, programa horren ekitaldi garrantzitsuenak nabarmendu ditugu. Hirian bertan zein Eraztun Berdean burutuko dira eta herritarrentzako, teknikarientzako, politikarientzako, eskolentzako eta beste mota batzuetako publikoentzako izango dira. Programa hiru esparru handiren inguruan egituratu da:
Eraztun Berdeari buruz herritarrek duten ikuspegia
Zenbait erakusketa eta jardueraren bidez, Eraztun Berdeak herritarren bizi kalitatea hobetzeko duen garrantzia nabarmenduko da, horrela, bere dimentsio soziala aldarrikatu eta indartzeko.
> "Pertsonen Eraztun Berdea" erakusketa
> "#EraztunBerdeak25urte ospatzeko begiradak" erakusketa
> "#EraztunBerdeak25urte ospatzeko begiradak" argazki lehiaketa Instagramen
Eraztun Berdeari buruzko adituen ikuspegia
Bloke honen helburua da ikuspegi tekniko eta zientifikotik hiri inguruetako esparruen alorreko ikerketa sustatzea, leku horiek duten garrantzi eta potentzial sozioekologikoa nabarmentzeko. Eszenario berriak aztertuko dira eta esparru horien funtzioak handitzen lagundu ditzaketen planifikazio eta kudeaketa eredu berriak azalduko dira.
> Bide berdeei buruzko jardunaldi teknikoak
> Ingurumen hezkuntzari buruzko VI. jardunaldi teknikoak
> Nazioarteko paisaia tailerra "2050 ikuspegia: Eraztun Berdea berriz pentsatuz"
> VI Jardunaldi teknikoak "2050 ikuspegia: Hiria naturarekin birkonektatuz"
Horrez gain, bestelako hitzaldi zientifiko-tekniko batzuk ere antolatu dira, ondoko gai hauen inguruan egin diren ikerketak eta proiektuak jendartean zabaltzeko:
Biodibertsitatea mugaraino
> Geobrink: concectando fauna y conservación
> Life Lutreola Spain: éxito de las plataformas flotantes
Nekazaritza eta elikadura
> Al-Andalus: agricultura, alimentación, jardines y paisajes
Azpiegitura berde eta urdina
> El medio hídrico: patrimonio de naturaleza y activo ecosocial
Artea eta natura, paisaiaren etika eta estetika
> Paisaje y su relación con el arte y la naturaleza
Berdearen hautematea eta topaketa soziala
> Encuentro entre mitología y educación ambiental
Eraztun Berdea, gasteiztarren topagune gisa
25. urteurrena ospatzearen helburuetako bat Eraztun Berdearen balio soziala nabarmentzea da, aisialdirako, jolaserako, kirolerako... topagune sozial moduan. Azken finean, ahalik eta pertsona, kolektibo eta erakunde gehienen parte hartzea bilatu nahi da.
> Eraztun Berdearen 15. oinezko itzulia
> Eraztun Berdearen 14. bizikleta itzulia
> "Eraztun Berdea 25 urte" sari banaketa
> Basoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna
Bideoak
https://www.youtube.com/watch?v=AjREFI7abnM
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.