VGBus zerbitzuari buruzko ohiko galderak
Zer da QR kodea?
QR kodeak informazioa gordetzen duen barra-kode mota bat da.
Zer nolako informazioa ematen dute TUVISAren QR kodeek?
QR kodeek erabiltzailea dagoen geltokiko itxaron-denborei buruzko informazioa dute. Orrialde horretan kontsultatu ahalko da zenbat denbora itxaron beharko den hurrengo autobusa iritsi bitartean, erabiltzailea une horretan dagoen geltokia zein autobus iritsiko diren laster, eta zein lineatakoak diren. Halaber, linea osoa mapan ikusteko aukera eta VGBus aplikazioa norberaren gailuan instalatzeko aukera ematen dute.
Zer egin behar dut QR kodeak erabili ahal izateko?
Eskaneatu ezazu smartphonaren kamerarekin, aplikazio berezi baten bitartez (soilik Androiden da beharrezkoa). Gaurko smartphone gehienek badute dagoeneko QR kodeak irakurtzeko gailuak., baina jaitsi ere egin daitezke, doan, ohiko plataformetan. Irudiak hartu ditzaketen gailuek (smartphonek, tabletek…) kodea deszifratzen dute, eta esteka batera bideratzen gaituzte zuzenean.
Zer egin behar dut VGBus erabili ahal izateko?
Erabili ezazu webgunea esteka honen bitartez edo TUVISAren geltokietan ipinitako QR koderen bat eskaneatuz. Kodea eskaneatzerakoan, zuzenean sartuko zara aplikazioan, eta aplikazioa zure gailuan instalatu ahalko duzu. Hartara, hurrengoetan zuzenean sartu ahal izango zara aplikazioan, berriro QR koderen bat edo web-nabigatzailea ireki beharrik gabe.
Zein alde dago QR kodeen eta VGBus delakoaren artean?
QR kodeen bitartez, zauden geltokian (eta horretan bakarrik) hurrengo autobusa iritsi arte zenbat denbora itxaron beharko duzun jakin ahalko duzu; hots, bertara hurrengo ibilgailuak noiz iritsiko diren eta zein lineatakoak diren jakin ahal izango duzu. Aldiz, VGBus bitartez, hiri-autobusen sare osoaren itxaron beharreko denborak jakin ahalko dituzu, edozein gailutik kontsulta eginda ere; horrez gain, aplikazioak geltokiak bilatzeko (gertu dituzunak edo izenaren arabera), eta ohiko geltoki gisa gordetzeko aukera emango dizu. Halaber, VGBus-ek tranbiaren informazioa ere eskaintzen du, Euskotran-en denbora errealeko zerbitzua erabiliz.
Zergatik ez dut VGBus aplikazioa aurkituko Apple Storen edo Play Storen?
VGBus web aplikazio progresiboa da, mugikorraren web nabigatzailean dabilena. Aplikazio tradizionalen antzera baldin badabil ere (hots, ikono bat sortuko digu mugikorrean), ez da Apple Store edo Play Store bidez jaisten, baizik eta esteka honen bitartez edo QR kodeetako bat eskaneatuz.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.