VGBus: TUVISAren autobusei buruzko informazioa denbora errealean

VGBUS

VGBUS zeure gailuan

VGBus-aren bidez, TUVISAren autobus-geltoki guztien datuak kontsulta ditzakezu denbora errealean: unean bertan jakin dezakezu noiz iritsiko den hurrengo autobusa zauden geltokira. VGBus erabiltzeko nahikoa da Interneteko konexioa duen smartphone edo gailuren bat izatea.

Informazioa eskuratzeko bi moduak

Informazioa bi modutara eskuratu daiteke:

  • VGBus, web aplikazio prgresiboaren bitartez. Mugikorrean instalatu daiteke, beste edozein aplikazio bezala. VGBus aukera ematen du, adibidez, gugandik gertu dauden TUVISAko geltokiak jakiteko, izenaren edo linearen arabera geltokiak bilatzeko, eta baita, ohiko geltoki gisa gordetzeko. Gainera, geltoki jakin bat hautatu, eta bertara iritsiko diren hurrengo autobusei buruzko informazioa ikusteko aukera ematen du: zenbat denbora barru iritsiko diren, eta zein lineatakoak diren (bada linearen mapa osoa kontsultatzea). VGBus-en bitartez, gainera, tranbiaren ordutegiak ere kontsulta daitezke (denbora errealean).
  • Geltokietan dauden QR kodeen bitartez. Kodea eskaneatzerakoan, erabiltzaileek une horretan dauden geltokira iritsiko diren hurrengo autobusei buruzko informazioa jasoko dute telefonoko pantailan.

VGBus aplikazioaren funtzionamendua mugikorreko aplikazio tradizionalen antzerakoa da (ikono bat sortuko digu mugikorrean), eta mugikorraren funtzioak erabiltzen ditu, hala nola geolokalizazioa. Web aplikazio-progresibo horiek web nabigatzailean dihardute, ez dute gailuan lekurik okupatu eta ez dute eguneratu behar izaten.

Smartphonean VGBus baliatu ahal izateko, geltokietako QR kodeetako bat eskaneatu dezakegu; orduan, aukera eskainiko zaigu VGBus mugikorrean instalatzeko, edo esteka honen bitartez bertan sartzeko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2018/10/24 12:28:38)

  • Siguen sin instalar el código QR en la marquesina de la avenida de judimendi, iglesia san juan

    m Oso haserre 2018/10/23 09:12:25

  • Agradecemos su participación en el Buzón Ciudadano.

    Informamos que el vinilo con el código QR ya está instalado el la marquesina citada.

    Adjuntamos fotografía de la misma en la que se aprecia este elemento.

    Ikus erantsitako artxiboa

    Udalaren logotipoa Udala 2018/10/24 12:28:38