VGBus: autobusei eta tranbiari buruzko informazioa denbora errealean

VGBUS zeure gailuan

VGBus-aren bidez, autobus eta tranbia-geltoki guztien datuak kontsulta ditzakezu denbora errealean: unean bertan jakin dezakezu noiz iritsiko den hurrengo autobusa zauden geltokira. VGBus erabiltzeko nahikoa da Interneteko konexioa duen smartphone edo gailuren bat izatea.

VGBus bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=UCsCqdVJJ3I(Beste leiho batean irekiko da)

Informazioa eskuratzeko bi moduak

Informazioa bi modutara eskuratu daiteke:

  • VGBus, web aplikazio progresiboaren bitartez. Mugikorrean instalatu daiteke, beste edozein aplikazio bezala. VGBus aukera ematen du, adibidez, gugandik gertu dauden TUVISAko geltokiak jakiteko, izenaren edo linearen arabera geltokiak bilatzeko, eta baita, ohiko geltoki gisa gordetzeko. Gainera, geltoki jakin bat hautatu, eta bertara iritsiko diren hurrengo autobusei buruzko informazioa ikusteko aukera ematen du: zenbat denbora barru iritsiko diren, eta zein lineatakoak diren (bada linearen mapa osoa kontsultatzea). VGBus-en bitartez, gainera, tranbiaren ordutegiak ere kontsulta daitezke (denbora errealean).
  • Geltokietan dauden QR kodeen bitartez. Kodea eskaneatzerakoan, erabiltzaileek une horretan dauden geltokira iritsiko diren hurrengo autobusei buruzko informazioa jasoko dute telefonoko pantailan.

VGBus aplikazioaren funtzionamendua mugikorreko aplikazio tradizionalen antzerakoa da (ikono bat sortuko digu mugikorrean), eta mugikorraren funtzioak erabiltzen ditu, hala nola geolokalizazioa. Web aplikazio-progresibo horiek web nabigatzailean dihardute, ez dute gailuan lekurik okupatu eta ez dute eguneratu behar izaten.

Smartphonean VGBus baliatu ahal izateko, geltokietako QR kodeetako bat eskaneatu dezakegu; orduan, aukera eskainiko zaigu VGBus mugikorrean instalatzeko, edo esteka honen bitartez bertan sartzeko.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.