Mandoia, menpeko toki-erakundea
Mandoia, Artatza eta Legardako administrazio-batzarraren barruan sartzen da. Arrato mendien oinean dago, 525 metroko altueran.
Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
'Zangano' esan ohi zaie bertako bizilagunei.
Historia
Garai batean Infantadoko dukearen jaurerrikoa izana, Badaiotzeko ermandadeko herrietako bat izan zen. Gerora, Forondako udalerrikoa izan zen, harik eta 1974an Gasteizi atxiki zitzaion arte.
Monumentuak
San Esteban eliza, jatorriz erromanikoa. Estilo horri eusten dio barruko egiturak. Nabarmentzekoa da erretaula nagusi barrokoa, XVIII. mendekoa, eta alboko kaperan, XVII. mendeko hilobi bat, Caltravako jaun Francisco de Mandojanarena, irudi otoizlariarekin. Erdi Aroko bataiarria du.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.