Berroztegieta, menpeko toki-erakundea

Armentia du mugakide iparraldean, Trebiñuko konderria hegoaldean, Lasarte ekialdean eta Eskibel mendebaldean.

Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Garai batean, 'corvo' goitizena ematen zitzaien bertakoei.

Berroztegieta

Historia

1025ean ageri da lehenengo aldiz aipatua Berroztegieta, Donemiliagako kartularioan. 1332an Gasteizko hiribilduaren jurisdikzioan sartu zen. Tradizioz, herri txikia izan da, nekazaritza urrikoa, baina larre ugarikoa. Gasteiz inguruko beste herri batzuk jendez husten joan diren bitartean, azken 45 urteetan, Berroztegietako biztanleria laukoiztu egin da.

Gertakari historiko askoren leku izan da.

Hegoaldean, Zaldiaran mendia dago, non 1367an gaztelu bat baitzegoen, Henrike Trastamarakoaren kanpamentu izan zena, Gaztelako Petri I.a Bihozgabearen kontra borrokan ari zelarik. Hainbat mende geroago, 1813an, arazo larriak izan zituen herriak frantziarren kontrako Gasteizko Batailan.

Monumentuak

Santa Eulalia eliza, XV. eta XVI. mendeetakoa. Haren irudi polikromo eder bat du, XVI. mendekoa. Alboko kaperan Jesukristoren koroako Arantza Santua gurtzen da, Frai Tomas Eskibelgoak 1555ean ekarria.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.