Segurtasunagatik, erosotasunagatik, jasangarritasunagatik... Garrantzitsua da gure ibilgailua, baita bizikleta bada ere, zirkulaziorako baldintza egokietan egotea, istripuak, energia xahutzea edo, besterik gabe, higaduragatiko piezen haustura goiztiarra saihesteko. Ezagutu bizikleta mantentzeko baliabideak.
Konpondu konponketa-negozioen bilatzailea da, eta gure hirian dauden konpontzeko profesionalak aurkitzeko aukera ematen du. Gidazerrenda honek bizikletak konpontzeko hogei bat tailer biltzen ditu.
Informazio gehiago: Bizikletak konpontzeko tailerrak
Hiriko gizarte-etxeetan bizikletak konpontzeko estazioak daude. Horietako bakoitzak bizikletak konpondu eta puzteko oinarrizko tresnen multzo bat du: mota askotako giltzak, bihurkinak, desmuntagarriak, aliketak, pedaldun ponpa eta balbula anitzeko egokigailua, manometroa... alegia, bizikleten funtzionamenduan doikuntza eta hobekuntza txikiak egiteko behar den guztia.
Informazio gehiago: Bizikletak konpontzeko estazioak
Horrez gain, Memoriaren plazako VGbiziz aparkalekuan ere lantegi-gune txiki bat dago, konponketa txikiak egin edo gurpilak puztu ahal izateko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.