Bizikleta garraiobide bat baino zerbait gehiago da: jasangarria, ekologikoa, osasungarria, dibertigarria, ikuspegi sozial batetik integratzailea... Gure hirian bizikleta ardatz duten hainbat proiektu garatu dira.
”Biziz, adinik ez” boluntario-proiektu bat da, eta, bertan, laguntzaileek paseoan eramaten dituzte etxebizitza komunitarioetan bizi diren pertsonak edo udal-arretako eguneko zentroen erabiltzaileak.
Informazio gehiago: Biziz, adinik ez
CEAk kargako bizikleten erabilera sustatzeko kanpaina bat garatutzen ari da 2025-2026 eskola urtean, Arabako hiriburuko familien joan-etorrietan ibilgailu motorizatuen ordez erabiltzeko. Horri esker, Gasteizen bizi diren familiek haurrak eta objektuak garraiatzeko egokitutako kargako bizikleta elektrikoak doan probatzeko aukera dute.
Informazio gehiago: Kanpainaren webgunea
2022tik, Zulueta jauregian lan egiten duten langileek alternatiba jasangarri bat dute, laneko joan-etorrietarako motordun ibilgailuen erabilera sahiesteko: 6 bizikleta elektriko mailegatzeaz kudeatzen duen gune automatizatu bat, itzuli eta kargatzeko aukera ematen duena.
Informazio gehiago:Udal langileentzat bizikleta elektrikoen maileguari buruzko albistea
Uda garaian, bizipoliziek parkeak, lorategiak, oinezkoentzako guneak, kirol-guneak eta bidegorriak zeharkatzen dituzte, espazio publikoak behar bezala erabiltzen trebatzeko eta hezteko, bai eta txirrindularien eta ibilgailu motordunen gidarien eta oinezkoen arteko harremanetan errespetua sustatzeko ere.
Informazio gehiago:Udal polizia
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.