Udaleko Gizarte Zerbitzuetan lan egiten dugunok gogoeta egin dugu gure zereginaren zentzuaz eta horri heltzeko moduez. Orain arte egindakoaren balioa azpimarratu nahi dugu, eta, horrekin batera, etorkizunerako proposamen bat egin, sentitzen eta antzematen ditugun kezketatik abiatuta, zainketen gizarte zerbitzuetarantz eramango gaituzten elkarrizketa mugiarazle bat eta praktika eraldatzaileak sustatzeko.
Azken urteotan, hori lortzeko, esperientzia berritzaileak jarri dira abian, besteak beste:
Prozesu horri buruzko informazio zehatzagoa izateko, gizarte zerbitzuetan aditua den Fernando Fantova aholkulariaren parte-hartzearekin egindako dokumentua (bakarrik gazteleraz eskuragarri) kontsultatu dezakezu, edota haren laguntza eta partaidetzaz egin den bideo hau ikusi.
Zuri laguntzeko gaude!
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.