Bakarrik dauden pertsonei laguntzea - Hobeto sentitzeko konpainia eta babesa

Badakigu nahi gabeko bakardadeak eta laguntza faltak pertsonen bizitzari eragiten diotela.

Hori dela eta, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila lanean ari da nahi gabe bakarrik dauden eta gustatuko litzaieken bizitza izateko zailtasunak dituzten pertsonen ongizatea hobetzeko.

Hainbat ekintza daude abian dagoeneko, hala nola “Piztu zure auzoa” programa, herritarrak sentsibilizatzea, eta pertsonak hautematea eta laguntzea. Haiei beste proiektu bat batu zaie: Begirada Adia.

Begirada Adiaren helburua da pertsonen bizitza hobetzea profesional berri baten bidez: konektore komunitarioa.

Profesional horrek laguntza ematen die bakarrik bizi diren 15 adinekori. Bakoitzaren historia, gustuak eta motibazioa gertutik ezagutzea da helburua, bai eta gizarte harremanak zabaltzeko, jarduera atseginetan parte hartzeko eta auzoko baliabideak hobeto ezagutzeko modurik egokiena bilatzea ere.

Proiektuaren emaitzak oso positiboak izan dira orain arte. “Konektore komunitarioa” oso lagungarria da gizarte zerbitzuetako taldeen esku hartzeari begira, eta lagundutako pertsonek diote haien bizitza nabarmen hobetu dela.

Informazio gehiago

Bakardadearen kontrako beste udal-ekintza batzuk

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.