Zer dira aurrekontuak - Edukia
Aurrekontu orokorra
Honako hauek dira udalaren aurrekontu orokorrak osatzen diren dokumentuak:
- Memoria: aurrekontuen edukia azaldu behar da bertan, aurreko urteen aldean izan diren aldaketa nagusien azterketa barne, baita Aurrekontuak Betetzeko Udal Araudiko neurriak ere.
-
Ekonomi eta Finantza Txostena. Honako hauek biltzen ditu:
- aurreikusten diren diru-sarrerak eta kreditu eragiketak balioesteko oinarriak.
- aski krediturik baden (dirua) galda daitezkeen obligazioei (gastuak) eta zerbitzuen funtzionamendu gastuei aurre egiteko.
- udal baliabideak (diru-sarrerak) aski diren konpromisozko kredituak (epe ertaineko gastuak) finantzatzeko.
- Aurrekontu orokorrak guztira eta aurrekontu orokor finkatuak: aurrekontu finkatua da aurrekontu orokorra, barne transferentziak konpentsatu ondoren.
- Aurrekontuak Betetzeko Udal Araudia - Aurrekontuen alorreko xedapen orokorrak udal erakundera eta honen inguruabarretara egokitzen ditu; besteak beste, bermeak eman nahiz zorrak egiteko orduan dauden gehienezko mugak.
- Aurrekontu Orokorren likidazioa: itxitako azken ekitaldiarena, eta lortutako gauzatze mailaren memoria, eta egungo ekitaldiarenaren aurrerapena (gutxienez 6 hilabete).
Horiez gain, bai Udalaren aurrekontuetan, baita Erakunde autonomoen eta Sozietate publikoen aurrekontuetan ere, biltzen dira hauek:
- Diru-sarreren egoera: likidatzea aurreikusten den eskubide ekonomikoen zenbatekoa. Diru-sarreren egoera-orrian jasotzen diren zenbatekoak gutxi gorabeherakoak dira, Aurrekontua egiten den unean zehaztasunez ezagutzen direnak salbu, zeinak zehaztasunez eta kopuru finkoa adieraziz jasoko diren.
- Gastuen egoera: ordainketa eta konpromiso betebeharrei (gastuei) aurre egiteko beharrezko diren kredituak (dirua). Mugatzailea. Gastuak sailka agertzen dira, udalaren kasuan, eta hiru sailkapenetan: ekonomikoa, funtzionala eta organikoa.
- Onartu eta erabilitako konpromisozko kredituen eranskina: hainbat urterako gastuak.
- Egin beharreko inbertsioen eranskina: onartutako hirigintza-plangintzarekiko loturak barne.
- Ohiko transferentziak eta kapital transferentzien eranskina: transferentzia, hitzarmen eta diru-laguntzen gastuak.
- Zorpetzearen eranskina: aurrekontu ekitaldiaren hasieran eta bukaeran aurreikusten den zor maila, interes aldaketak eta ordainketak zehazturik, baita finantza kargaren maila ere, ohiko eragiketetatik datozen baliabideekin alderatuta.
- Langileen gaineko eranskina (Udala) edo lanpostuen zerrenda (gainerakoa): aurrekontu plantillaren baitako lanpostuen zerrenda.
- Sarrera era gastuen egoera; galera eta irabazien kontua; aurreikuspen balantzea; ondare-egoera (sozietate publikoak)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.