Gazteentzako aholkularitzak
Isilpeko eta doako 3 zerbitzu eskaintzen dizkizugu zure zalantzak argitzen laguntzeko honako gaien gainean: sexualitatea, arlo juridikoa eta psikologikoa.
Kontsultak aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz egin ditzakezu. Landatxoko gizarte etxean gaituzu alde zaharrean. Santa Maria kalea, 4.
Asexoría, sexualitate aholkularitza
Gaiak: bikotea, erotika, transexualitatea, desiraren orientazioa, homoak eta heteroak, amodioa, orgasmoak, sexu-nortasun anitzak, hilekoa, tentetzea, lehenengo aldiak, bikote-gatazkak, haurdunaldiak, LGTBI, eta abar.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era.
Asteazkenetan 11:00etatik 13:00etara.
Kontaktua eta hitzordua eskatzea:
Asexoriari buruzko argibide gehiago
Psikoaholkularitza, aholkularitza psikologikoa
Gaiak: blokeoak, estutasuna, depresioa, bulkaden kontrola, giro txarrak adiskideekin, erabakiak hartzeko zailtasuna, presioak lanean, droga kontsumoa, bullying-a, familia arazoak, zure orientazioagatiko diskriminazio sentimenduak, eta abar, eta abar.
Ordutegia:
Asteazkenetan 10:00etatik 12:30era.
Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:30era.
Kontaktua eta hitzordua eskatzea:
psicoasesoria@vitoria-gasteiz.org
Psikoaholkularitzari buruzko argibide gehiago
Lege aholkularitza
Gaiak: lonjak edo pisuak alokatzeko kontratuak, diskriminazioa generoaren, identitatearen edo desiraren orientazioaren kontuengatik, soldatak eta lan-kontratuak, konpainia telefonikoarekiko arazoak, legeak, erreklamazioak, aseguruak, lan-eskubideak, jasarpenaren edo abusuaren salaketa jartzea, eta abar, eta abar.
Ordutegia:
Ostegunetan eta ostiraletan 18:00etatik 20:30era.
Kontaktua: asejurjoven@vitoria-gasteiz.org
Hitzordua Gazteen Arbibideetarako Udal Bulegoan ematen da astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00tara eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara, 945 16 13 30 telefonoa.
Lege aholkularitzari buruzko argibide gehiago eta ohiko galderak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.