Ordainketa eta hobariak gizarte-etxeetako jardueretan

Ordaintzeko moduak

Online ordainketa

  • Telefonoz, 010 edo 945 16 11 00 telefonora deitu behar da dirua sartzeko agindua lortzeko, eta ondoren ordainketa online edo banketxe batean egin ahal izateko.
  • Aurrez aurre, kreditu- edo zordunketa-txartelaren bidez, gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan, edo banku-erakunde laguntzaileetan.
  • Autotramitazio makinak, identifikazio digitala eginda.

Kuota murriztuak

Bazkideentzako kuota murriztuak

Udal-instalazioetako bazkideek %40ko murrizketa izango dute eskainitako jardueretan, euskara ikasteko ikastaroetan izan ezik (azken horiek murrizketa propioak baitituzte).

Langabeentzako kuota murriztuak

Langabezian dauden pertsonak prezioaren %15eko beherapena izateko eskubidea dute. Langabezia egoera ziurtatzeko, Lanbideren Inskripzio-aldien ziurtagiria aurkeztu behar da, gehienez ere izena eman baino 7 egun lehenagokoa.

  • Aurrez aurre ordaintzen baduzu, egiaztagiria aurkeztu behar duzu ordaintzeko momentuan, eta zuzenean ordainduko duzu langabeentzako kuota.
  • Udaleko webgunearen bidez ordaintzen baduzu, tarifa osoa ordaindu beharko duzu eta, ondoren, online inprimaki hau bete, murrizketa eskatzeko (aldea itzuliko dizugu).

16 urtetik beherakoentzako jardueretan, ez dago hobaririk langabezia-egoeragatik.

60 urtetik gorakoentzako kuota murriztuak

60 urtetik gorako pertsonek prezio-murrizketa dute jarduera batzuetan. Bestalde, Bat Berezi txartela duten 65 urtekoek, eta hortik gorakoek, %50eko deskontua izango dute Bizan sareko ikastaro eta lantegien prezioan. Aurrez aurre ordaindu behar da Bizan, gizarte-etxe edo kirol instalazioren batean, Bat Berezi txartela aurkeztuta. Txartela Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eska daiteke, baldintzak betez gero.

Ohar interesgarriak

  • Jardueren prezioak ordenantza fiskaletan Imagen archivo pdf daude jasota.
  • Izena eman eta hurregongo bi egunetan ordaindu beharko da jarduera. Arau hau ez da ezartzen zozketetan, horiek beren epeak dituztelako.
  • Izena eman duen pertsonak delako jardueran esku hartzerik ez badu, jarduera hasten den eguna baino lehen jakinarazi beharko du; hala egin ezean, galdu egingo du ordaindutako kuota. Kuota itzultzen bada, berriz, kontu korrontean sartuz egingo da. Eta ordaindutakoaren % 85a itzuliko da, eta % 15a gorde, kudeaketaren gastuengatik.
  • Izen emateen kopuru jakin batera heldu ezean, bertan behera utzi ahal izango dira ikastaroak. Hori gertatzekotan, ordaindutakoaren %100 itzuliko zaie izena eman duten herritarrei.
  • Kuota ordaindu izanak ez dakar berekin, besterik gabe, lekua erreserbatzea. Deialdi bakoitzean adierazitako baldintzak oro bete beharko dira. Hala egin ezean, galdu egingo da lekua, zein libre geratuko baita.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: