Dedicatum Gasteiz: ESKERRIK ASKO letra LARRIZ
Dedicatum Gasteiz 2021eko azaroaren 7an Europa biltzar-jauregian eginiko ekitaldia da, zeinaren bitartez hiriaren omenaldia adierazi nahi izan baitzaie 2020ko martxoan pandemiaren lehen unetik haren ondorioen aurka ahalik eta gehien inplikatzea erabaki zuten kolektibo eta pertsona guztiei, batzuk alderdi profesionaletik eta beste batzuk boluntario gisa.
Oroimenezko eskultura partizipatiboa
Ekitaldiaren elementu esanguratsuenetako bat agertokian elementu nagusi zen eta gaur egun Europa biltzar-jauregian dagoen eskultura “bizia” izan zen. Eskultura horrek sektore inplikatuak omendu nahi ditu, bai eta hiri osoa ere, oro har.
Eskultura “jenga” izeneko jolas tradizionalean oinarritzen da. Joko horren dinamika zurezko blokeak kentzea da, hartara bloke horiek jatorrian osatzen duten dorreak oreka galduko duelarik.
Jenga jokoan ez bezala, gure dorrea osatugabe zegoen hasieran… gizarteari egonkortasuna emango zioten blokeak falta ziren … Baina ekitaldiak omentzen zituen kolektiboek, banan-banan, zurezko bloke bana jarri zuen eskulturan, dorre oso eta egonkor bihurtu zuten arte, sistema trinko, sendo eta tinko bati esker.
Eskulturaren erdialdean bi hutsarte utzi dira, ez osatu arren, multzoari egonkortasuna kentzen ez dioten bi hutsarte, joan direnen eta betirako faltako zaizkigunen omenez.
Gizartearen ordezkaritza
Zenbat bideotan jaso izan inplikazio-maila handieneko sektoreenganako errekonozimendua sektore horietako ordezkarien testigantzen bitartez.
https://www.youtube.com/playlist?list=PL3qy2ZNcrlYr2kQzFyI_Wu7DodlLc_d6eDedicatum Gasteiz
Lagundu duen horri
Etxean geratu den horri
Arduratsua izan den horri
Ulertzea kostatu zaion horri
Lan egin duen horri
Ezin izan duen horri
Txalo egin duen horri
Negar egin duen horri
Joan zaigun horri
Geratu den horri
...
Vitoria-Gasteizi
Hiriak eskerrak eman dizkio hiriari
ESKERRIK ASKO letra LARRIZ
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.