Sinesmen-aniztasunari eta bizikidetzari buruzko sentsibilizazio-tailerra «aldatu esparrua» - Udaleko hezkuntza jarduerak

Bizikidetza eta aniztasuna

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta aniztasuna

Izena eman online

Deskribapena

Gaur egun, Espainian erlijioren baten jarraitzaile direla dioten pertsonen kopurua duela hamarkada batzuetakoa baino txikiagoa da. Hala ere, gaur egun gure gizartea askoz ere anitzagoa da erlijio-sinesmenekin duen harremanari dagokionez. Erlijio-aniztasuna gizarte modernoen elementu bereizgarrietako bat da, eta gizarte aske ororen ohiko sintoma da. Pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijio-askatasuna da oinarri.

Tailer honek metodologia interaktibo, dinamiko eta gogoetatsua erabiltzen du esperientzian oinarritutako ikaskuntzen bidez (sentitzea, pentsatzea, jardutea); herritartasun inklusiborako hezkuntzari egiten dion ekarpena da, sinesmenen eta uste sendoen aniztasunarekiko aitorpenean eta errespetuan oinarritua.

Balioak

Tolerantzia, errespetua, aniztasuna, kidetasuna, berdintasuna, bizikidetza, elkartasuna, lankidetza.

Helburuak

  • Ikasleek sinesmen-aniztasunari buruz duten ezagutza hobetzea, partaide garen gizarte anitzaren fenomeno bereizgarri gisa.
  • Pentsamendu kritikoa, elkarrizketa eta oinarrizko eskubide eta askatasunekiko errespetua sustatzea.

Hartzaileak

DLHko 3. eta 4. mailak

Antolamendua

  • Tokia: ikastetxea.
  • Egutegia eta ordutegiak: eskaera onartuta, egutegia eta ordutegia adostuko dira ikastetxearekin.
    Programa hasi aurretik eta programa amaitzean koordinazio-bilerak egingo dira taldeko arduradunarekin.
  • Iraupena: ordubete
  • Hizkuntza: gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: Izena eman behar da nahitaez.
  • Prezioa: doako jarduera.
  • Oharrak: eskuragarri dauden saioak baino talde gehiagok izena emanez gero, Bizikidetza eta Aniztasunerako Zerbitzuak ezarriko ditu saio horiek esleitzeko irizpideak.
  • Saioetan irakasleak gelan egotea gomendatzen da.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.