Pintxoak - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Euskal gastronomiaren adierazle bikainak dira pintxoak. Gutizia txiki horiei miniaturako sukaldaritza edo nanogastronomia ere deitu ohi zaie.
Ezinbestekoa
- Pintxo-ibilbidea hirigune historikoan eta erdialdean. Goi-mailako miniaturako sukaldaritza dasta dezakezu, eta, gainera, hiriko leku interesgarriak ezagutu ibilbidean zehar. Kontsultatu Guía Estrella izeneko gidan pintxoak jateko tabernak non dauden. Guia Estrella- mapa.
- Pintxo-potea. Pintxoak eta ardoak dastatzeko modu erraz eta merkea. Ibilbide ugari daude, asteko hainbat egunetan (asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan), 19:00etatik 23:00etara bitartean.
- Barriken ibilbidea. Hileko lehen larunbatean, goizean, Almendrako Azokarekin bat eginez.
- Arabako Pintxo Astea. Urtero ospatzen da eta aukera ematen du Arabako ostalarien sorkuntzarik miresgarrienak ezagutzeko. www.semanadelpintxodealava.com.
- Miniature Pintxos Congress. Urtero antolatzen da, Europa Biltzar Jauregian. Sektoreko profesionalei nahiz interesa duen beste edonori zuzendutako kongresua da. miniature.eus.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.