CIVITAS ekimena(Beste leiho batean irekiko da) Europar Batasunak sortu du hirietan garraio iraunkorra eta integratua lortzeko estrategia berriak sustatu eta ebaluatzeko. Ekimen honek herritar europarren ongizatea nabarmen hobetzen lagunduko duela espero da.
CIVITAS ekimena 2002. urtean hasi bazen ere, Vitoria-Gasteiz 2008an sartu zen proiektuan(Beste leiho batean irekiko da), CIVITAS PLUS deituriko fasean, Europako beste 24 hirirekin batera. Vitoria-Gasteiz CIVITAS-MODERN(Beste leiho batean irekiko da) (MObility, Development and Energy use ReductioN) proiektuan dago sartuta, Craiova, Brescia eta Coimbra hiriekin batera. Gure hiriari dagokionez, hurrengo erakundeak daude inplikatuta: Udalaren Ingurumen eta Iraunkortasun Saila, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia eta TUVISA Vitoria-Gasteizko Udalaren partetik, eta Energiaren Euskal Erakundea eta RACVN.
Proiektu honi esker, gure hirian mugikortasunari lotutako hainbat neurrirentzako laguntza lortu da. Hain zuzen, 10 dira CIVITAS barruan sustatuko diren neurriak:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.