Bide segurtasunaren udal plan estrategikoa - Txirrindulariak
Nor bere bidetik: oinezkoak zebra-bidetik; txirrindulariak beraientzat egokitutako pasabidetik.
Zebra-bideetan, txirrindulariak bizikletatik jaitsi egin beharko dira, eta oinezko bihurtu. Bizikleta gainean dabiltzanean lehentasuna soilik txirrindularientzako pasabideetan dute.
Zirkulazio Araudi Orokorra
168. artikulua.- Zeharkako marra zuriak
Hauek dira zeharkako marra zurien izenak eta esanahiak:
c) Oinezkoentzako pasaguneko marra. Zoladura gainean zabalera handiko lerro batzuk galtzadaren ardatzarekiko paralelo jarrita badaude, eta zeharkako multzo bat osatzen badute galtzadan, oinezkoentzako pasagunea dela adierazten dute, eta oinezkoei pasatzen utzi behar diete ibilgailuetako edo animalien gidariek. Marra zuriekin ezin izango dira beste kolore batzuetakoak tartekatu.
d) Txirrindularientzako pasaguneko marra. Galtzadaren gainean zeharkako bi lerro eten eta paralelo jarrita daudenean, txirrindularientzako pasagunea dela adierazten dute, eta horiek dute lehentasuna.
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea
47. artikulua.- Segurtasun-uhala, kaskoa eta gainerako segurtasun-elementuak
Bizikleten eta zikloen gidariak eta, hala egotekotan, bidaiariek babes-kaskoa erabili beharko dute hiri barruko bideetan, hiriarteko bideetan eta zeharbideetan, erregelamendu bidez ezarritako moduan. Hamasei urtetik beherakoek eta hiriarteko bideetan ibiltzen direnek derrigorrean erabili beharko dute babes-kaskoa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.