Bide Segurtasunaren Udal Plan Estrategikoa – Biribilguneak

Cómo tomar las rotondasBiribilguneetan zirkulatzean, kontuan hartu behar dira jarraibide hauek: pasatzen utzi behar zaie beti biribilgune barruan daudenei, eta biribilgunetik irteteko, hartu beharreko irteerari hobekien egokitzen zaion erreia hautatu behar da. Behin biribilgune barruan, lehentasuna dauka errei jakin batean dagoen ibilgailuak, bertan sartuko denaren gainetik. Azkenik, eta biribilgunetik irteteko, aurretiaz kanpoko erreian kokatu behar da nahitaez, eta hala egitea ezinezkoa izan bada, beste itzuli bat eman beharko litzaioke biribilguneari, hor kokatzeko denbora nahikoa izateko.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea

30. artikulua.- Bide-, galtzada- eta errei-aldaketa.

1.- Ibilgailu-gidari batek eskuinera edo ezkerrera biratu nahi badu zirkulatzen ari den bidetik barik beste batetik zirkulatzeko, edo bide bereko beste galtzada batean sartzeko edota bidetik irteteko, maniobra hori aldez aurretik eta behar beste denborarekin adierazi behar die bidean beraren atzetik zirkulatzen ari diren ibilgailuen gidariei. Horrez gain, ziurtatu beharko du, kontrako noranzkoan datozen ibilgailuen abiadura eta tartea kontuan hartuta, maniobra arriskurik gabe egin dezakeela; hala ez bada, ez du egingo. Era berean, ez du norabidea ezkerretara aldatzeko maniobrarik egingo, nahikoa ikuspenik ez badauka.

2.- Albo batera mugitzeko maniobretan erreiz aldatu behar denean, sartu nahi den erreitik zirkulatzen ari diren ibilgailuen lehentasuna errespetatu beharko da maniobra egiteko.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.