Bide Segurtasunaren Udal Plan Estrategikoa – Arreta-Galerak

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea

10. artikulua.- Erabiltzaileak, gidariak eta ibilgailuen titularrak

2.- Gidariak bere buruari edota beste inori inolako kalterik ez sortzeko behar den arretaz eta kontuaz gidatu behar du, kontuz ibiliz norbera, bidaiariak eta gainerako bide- erabiltzaileak arriskuan ez jartzeko.

Zirkulazio Araudi Orokorra.

18. artikulua. Gidarien beste betebehar batzukGidatzean ez galdu arreta

2.- Debekatuta dago soinuak hartu edo erreproduzitzen dituzten aparatuei lotutako kaskoak edo aurikularrak jarrita gidatzea, salbu eta bi gurpildun motorrak gidatzeko baimena ateratzeko eskoletan edo zirkuitu irekiko gaitasun probetan erabiltzen direnean Gidarien Araudi Orokorrak eskatzen duenean.

Gidatzen den bitartean, ezin izango da erabili telefonia mugikorreko gailurik edo beste komunikazio-sistemarik, salbu eta komunikazioa eskuak erabili gabe eta kasko, aurikular edo antzekorik gabe egiten bada (testu artikulatuaren 11.3 artikulua, bigarren paragrafoa).

Esleitutako zereginetan diharduten agintaritzaren agenteak debeku horretatik salbuetsita daude (testu artikulatuaren 11.3 artikulua, hirugarren paragrafoa).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.