Bide Segurtasunaren Udal Plan Estrategikoa – Oinezkoak
Zirkulazio Araudi Orokorra
124. artikulua.- Oinezkoentzako pasaguneak, eta galtzadak zeharkatzea
1.- Oinezkoentzako pasaguneak dauden tokietan, galtzada zeharkatzera doazenek pasagune horietatik zeharkatu beharko dute, eta ez inguruetatik. Pasagune horiek sestran badaude, honako arau hauek bete behar dira lehengoez gainera:
a) Pasagunean oinezkoentzako semafororik badago, semaforoaren aginduak bete behar dituzte oinezkoek.
b) Oinezkoentzako semafororik ez badago, baina bidezainen batek edo semaforoak arautzen badu ibilgailuen zirkulazioa, oinezkoak ezin dira galtzadan sartu, bidezainaren edo semaforoaren seinaleak ibilgailuei bertatik zirkulatzen uzten dien artean.
c) Bide-marraz seinaleztatuta egon eta oinezkoentzat diren gainerako pasaguneetan, nahiz eta lehentasuna oinezkoek izan, ezin izango dira galtzadan sartu, harik eta, hurbiltzen ari diren ibilgailuen abiadura eta distantzia ikusita, galtzadan segurtasunez sar daitezkeela jakin arte.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.