Bide Segurtasunaren Udal Plan Estrategikoa - Abiadura
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea
21. artikulua.- Abiadura-mugak
1.- Gidari guztiak beharturik daude ezarritako abiadura-mugak errespetatzera; eta, gainera, kontuan izan behar dituzte, bai beren egoera fisiko eta psikikoa, bai bidearen ezaugarriak eta egoera, bai ibilgailuaren eta ibilgailuko zamaren ezaugarriak eta egoera, baita eguraldia, ingurugiroa eta zirkulazioaren egoera ere, eta, oro har, une bakoitzean ager daitezen inguruabar guztiak. Hartara, egoera horietara egokitu ahal izango dute ibilgailuaren abiadura; eta, ondorioz, beti geratu ahal izango dute ibilgailua, nork bere ikusterrean eta sor daitekeen edozein oztoporen aurrean (testu artikulatuaren 19.1. artikulua).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.