Bide Segurtasunaren Udal Plan Estrategikoa – Alkohola eta drogak
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea
14. artikulua.- Edari alkoholdunak eta drogak.
1.- Lege honen xede diren bideetan zirkulatu baldin eta edari alkoholdunetarako erregelamendu bidez ezarritako mailatik gorako tasa badute.
Era berean, ezin dute zirkulatu organismoan drogak izanda; salbuetsita daude medikuak hala aginduta edo helburu terapeutikoarekin hartzen diren substantziak, baldin eta gidaria, 10. artikuluan ezartzen den bezala, ibilgailua arretaz, kontuz eta arreta-galtzerik gabe erabiltzeko egoeran badago.
Zirkulazio Araudi Orokorra.
20. artikulua. Odoleko eta jaurtitako arnasako alkohol-mailak
Ibilgailuen eta bizikleten gidariak ezin dira ibili Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legerian aipatutako bideetatik, baldin eta odolean litroko 0,5 gramo baino alkohol gehiago badaukate, edo jaurtitako arnasan litroko 0,25 miligramo baino alkohol gehiago badaukate.
Salgaiak garraiatzeko izan, eta 3500 kilo baino gehiagoko baimendutako gehienezko masa daukaten ibilgailuen kasuan; bidaiariak garraiatzeko izan, eta bederatzi plaza baino gehiago dauzkate ibilgailuenean, edo zerbitzu publikokoak direnean; eskola-umeak eta adin txikikoak garraiatzeko direnean; salgai arriskutsuak garraiatzeko direnean, edo larrialdi-zerbitzuko ibilgailuak, edo garraio berezietakoak direnean, gidariek ezin izango dituzte gidatu, odolean litroko 0,3 gramo baino alkohol gehiago badaukate, edo jaurtitako arnasan litroko 0,15 miligramo baino alkohol gehiago badaukate
Edozein ibilgailuren gidariek ezingo dute gainditu odolean litroko 0,3 gramoko alkohol-tasa, edo jaurtitako arnasan litroko 0,15 miligramoko alkohol-tasa gidatzeko gaitzen dituzten baimen edo lizentzia lortu eta bi urteko epean
27. artikulua. Sorgorgarriak, psikotropikoak, estimulatzaileak edo antzeko beste gai batzuk
1.- Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legediak arautzen dituen bideetan, ibilgailuen edo bizikleten gidariek ezin izango dute zirkulatu baldin eta gai hauetako bat irentsi edo sartu badute organismoan: psikotropikoak, estimulatzaileak edo antzeko beste gai batzuk, horien artean, arriskurik gabe zirkulatzeko egoera fisiko edo mental egokia aldatzen duten botikak edo bestelako gaiak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.