Jutiapako alkateak era SERSOk Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren ordezkariekin elkartzen dira

2019ko urriaren 15ean

Joan den urriaren 7an, Gasteizen egon ziren Jutiapako alkatea, Oscar Ayala, eta SERSO-Hondurasko arduraduna, Víctor Cámara. Haiekin hauek elkartu ziren:

  • bai Gasteizko Udaleko bai Arabako Foru Aldundiko bai SERSO-Euskalherriko lankidetza-teknikariak,
  • SERSO-Euskalherriko lehendakaria, Julio Roldán de Aránguiz,
  • Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailaren zuzendaria, Sara Buesa
  • Eta Arabako Foru Aldundiaren Berdintasuna eta Giza Eskubideen zuzendaria, Nerea Melgosa.

Bileran Jutiapan garatutako proiektuen inpaktuei buruz hitz egin zuten. SERSOk proiektuak garatzen ditu Jutiapan 2008tik, udalaren eta foru aldundiaren dirulaguntzen laguntzaz.

Proiektuek eragina dute, batez ere, uren eta saneamenduaren arlotan, giza eskubide arloan eta genero-berdintasunaren arloan.

Jutipako alkateak eta SERSOk eskertu zuten urte hauetan erakunde arabarren elkartasun etengabea, eta erronkak eta etorkizunerako dituzten planak ere adierazi zituzten.

Jutiapako Alkatearekin bilera

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: