Herritarren parte-hartzearen behatokia
Herritarren Partaidetzarako 2015-2019 Planak, 4. ildoan, "Herritarren parte-hartzearen kalitatea hobetzea", parte-hartzeari, asoziazionismoari eta boluntariotzari buruzko behatoki iraunkor bat abian jartzeko konpromisoa jasotzen zuen, bi helbururekin:
- Parte-hartzearen eta asoziazionismoaren errealitatea ezagutzea, aztertu eta diagnostikatzeko eta txostenak eta gomendioak egiteko.
- Analisirako eta errealitateak dituen erronkei aurre egiteko gakoak eskaintzea, partaidetza-ehuna sustatze aldera.
Azterketa hori udal erakundetik kanpoko eragileek egitea gomendagarria denez, Udalak hitzarmen bat sinatu zuen 2018an Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailarekin, Behatokiaren lehen azterketa eta txostena egiteko. CIVERSITY lantaldeak egin zuen ikerketa.
Behatokiaren txostenak egiteko, dokumentazio ugari aztertu zen, herritarrek parte hartzeko organoen hainbat bileratan parte hartu zen eta Udalerriko Gizarte Kontseiluaren laguntza izan zen. Azken horrek herritarren partaidetzarako udal-organoak berrikusteko eta ebaluatzeko partaidetza-saio bat egin zuen, eta haren ondorioak 17 hobekuntza-proposamenetan [[artxiboa: 85842.pdf hobekuntza-proposamenetan]] gauzatu ziren.
Behatokiaren txostenak
Partaidetza Behatokiaren txostena – 2019 (pdf)
Txostenaren laburpenak:
- 1. bertsio laburtua (pdf)
- 2. bertsio laburtua (pdf)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.