'0-5 urte bitarteko haurren arriskueta babesgabetasunegoerak identifikatzeko adierazleen gida' argitaratu da

2019ko urriaren 15ean

2018ko maiatzaren 25eko Osoko Bilkuran adierazpen instituzionalaren bidez onetsitako Gasteizko Haur eta Nerabeentzako II. Tokiko Planak (2018-2022) bere helburuen artean du "gizarte-eragile guztiek eta herritarrek haur-babesgabetasuna eta haurren aurkako tratu txarrak goiz detekta dezaten sustatzea", zehazki, honako ekintza

espezifiko honen bitartez: "beste sail eta sistema batzuetako eragileei zuzendutako Haurren eta nerabeen babesgabetasun- eta arrisku-egoerak detektatzeko adierazleen gida bat eginez eta zabalduz".

Gida hau, horrenbestez, haur-eskolen kolektiboaren berariazko eskaera baten ondorioz sortu da, baina helburua du 0 eta 5 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten profesional eta gizarte-eragile guztientzat baliagarria izatea; izan nahi du, halaber, tresna erabilgarri bat gerta litezken haurren ahultasun- edo/eta babesgabetasun-egoerak goiz detektatzeko eta prebenitzeko.

Ignacia Arruabarrena Madariaga, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/ EHU) Psikologia Fakultateko irakasle agregatuak egin du gida hau. Ibilbide akademiko eta profesional luzea du, haurren babesaren eta familia-indarkeriaren gaian zentratuta. Gida Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuan prestatu eta editatu dute Loli García García zerbitzuburuak eta Susana García Elburgo Balorazio Ataleko buruak.

0-5 urte bitarteko haurren arrisku-eta babesgabetasun egoerak identifikatzeko adierazleen gida

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: