Basaldea - Proiektuaren jarduera ildoak

Hona hemen Basaldea proiektua garatzeko jarduera ildo nagusiak:

  • Lurraldean edo/eta proiektuarekin lotutako alorretan eskumena duten erakundeek osatutako lan-talde iraunkorra eratzea..
  • Ekintzaile berriei nekazaritza ekologikoari buruzko prestakuntza ematea, bai eta nekazaritza ustiapen tradizionaletako arduradunei ere.
  • Nekazaritza-haztegia abian jartzea, nekazaritza ekologikoko ustiapen berriak sor daitezen; Gasteizko udalerrian ezaugarri horiek dituen proiektu bat garatu nahi duten ekintzaile berriei lurra, ekipamendu eta azpiegitura komunak eskaintzea da horren helburua.
  • Gasteizko ekoizle ekologiko guztientzako banaketa eta merkaturatze kanal bat diseinatzea, produktu horiek sendotzeko zentro bat sortuz eta bezeroentzako hornikuntza eta banaketa ibilbideak eta zerbitzuak osatuz.
  • Komunikazio kanpainak diseinatzea, iradokitzaileei (ostalariak eta abar), produkzio tradizionalean diharduten nekazariei eta publikoari oro har zuzenduta, nekazaritza ekologikoa bultzatzearren, etorkizunean enplegua sortzeko harrobitzat agerraraziz, eta herritarrak bertako produktuen onurez sentsibilizatzearren.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.