Hobariak eta salbuespenak OHZn - Eraikinen energia-ziurtapenaren arabera

Hobari horren helburua da tratamendu hobea ematea eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtagiria duten etxebizitzei.

Betekizunak

  • Etxebizitzarako ondasun higiezinak.
  • Energia-eraginkortasunaren A motako etiketa (% 50eko hobaria) edo B motako etiketa (% 25eko hobaria) izatea.
  • Eraikuntza berrikoa bada, BUKATUTAKO ERAIKINAREN energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketa aurkeztu behar da; bestela, LEHENDIK ERAIKITAKO ERAIKINARENA.
  • EZ du balio PROIEKTUAREN energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketak.
  • Gozamen-aldia ezingo da izan bi urtetik gorakoa.
  • Bateraezina da gainerako hobariekin.

Energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketa Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bitartez izapidetzen da, hura baita Euskal Autonomia Erkidegoko Energiaren Agentzia.

Lotura interesgarriak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.