BIZAN jarduerak – Nola ordaindu

Aurrez aurre

  • BIZANen. Txartelaz ordaindu ahalko da leku horietan.
  • Gizarte-etxeetan. Txartelaz ordaindu ahalko da leku horietan.
  • Banku-bulego batean ere ordaindu ahal izango da, inskripzioa egitean lortzen den ordainagiriarekin.

Online

Jardueretako izen-emateak udalaren webgunearen bidez ordain daitezke, hiru aplikazio desberdinen bidez:

Deskontuak

Prezioan murrizketa lortzeko eskubidea duten pertsonek betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu behar dute

ordaintzerakoan.

  • Udalaren kirol instalazioetako abonatuek % 40ko deskontua izango dute lantegi eta ikastaroen prezioan.
  • Bat Berezi txartela duten 65 urtekoek, eta hortik gorakoek, % 50eko deskontua izango dute ikastaro eta lantegien prezioan. Aurrez aurre ordaindu behar da BIZAN, gizarte-etxe edo kirol instalazioren batean, Bat Berezi txartela aurkeztuta. Txartela Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eska daiteke, baldintzak betez gero.
  • Langabeek % 15eko deskontua izango dute. Aurrez aurre ordaindu behar da BIZAN, gizarte-etxe edo kirol instalazioren batean, eta bertan LANBIDEren egiaztagiria aurkeztu. Honek ordainketa eguna baino 7 egun lehenago egina izan behar du, gehienez.

Ohar interesgarriak

  • Ikastarora edo lantegira joaterik ez bada eta hura hasi baino lehenago ohartarazten bada, ordaindu den kuotaren % 85 itzuliko da. Lantegia eta ikastaroa hasi ondoren ez da dirua itzuliko.
  • Ikastaroa edo lantegia bertan behera geratuz gero, diru guztia itzuliko da.
  • Prezioak Gasteizko Udalak onartzen ditu. Liburuxkan okerrik bada, udal araudian onartutako prezioak hartuko dira kontuan.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: