Gazteentzako Nanoipuin Lehiaketaren Oinarriak 2024
OHARRA: amaitu da 2024ko edizioa. Ezagutu saritutako lanak
1.- Gaia
Nanoipuinek musikarekin erlazionatutako hitz bat izan beharko dute. Edozein izan daiteke, idazleak aukeratua.
2.- Lanak
Nanoipuinek gehienez 300 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko hutsuneak barne. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira.
Nanoipuinak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute.
3.- Parte-hartzaileak
Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahal izango ditu, hizkuntza edozein dela ere. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.
4.- Kategoriak
A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.
B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak.
Laboral Kutxa saria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak.
Kategoria horietako bakoitza bitan banatzen da, hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.
5.- Aurkezpena
Lanak online formularioaren bitartez aurkeztu beharko dira, epe barruan:
6.- Epea
2024ko urtarrilaren 23tik martxoaren 4ra, biak barne.
7.- Epaimahaia
Udalaren Liburutegi Sareak izendatuko du. Haren erabakiak apelaezinak dira eta sariren bat eman gabe utzi ahal izango du.
8. Sariak
Honako sari hauek emango dira kategoria eta hizkuntza bakoitzean:
A eta B kategorietarako sariak
- 1. saria: 100 €. + 75 euroko opari-txartela liburu-denda batean gastatzeko + diploma
- 2. saria: 75 euroko opari-txartela liburu-denda batean gastatzeko + diploma
Laboral Kutxa saria – C kategoria
- 1. saria: 250 € + 75 euroko opari-txartela liburu-denda batean gastatzeko + diploma
- 2. saria: 75 euroko opari-txartela liburu-denda batean gastatzeko + diploma
Parte-hartzaile bakoitzak bakarrik sari bat jaso ahal izango du.
9.- Lanen jabetza
Lehiaketara aurkeztutako lanen jabetza egileena izango da une oro, baina antolatzaileek argitaratzeko eta/edo erreproduzitzeko eskubidea izango dute, horretarako baimenik edo adostasunik behar izan gabe.
Nanopuinen ilustrazioa eta difusioa
Nanoipuin irabazleak ID-arteko ikasleek ilustratuko dituzte, Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoarekin elkarlanean, eta erakusketa ibiltari baten parte izango dira. Halaber, Gasteizko Udalaren webgunean eta Udalaren Liburutegi Sareko sare sozialetan argitaratuko dira:
Instagram: @vgbiblio
Facebook: @vgbiblio
Argibideak
Lehiaketari buruzko kontsultak: redbibliotecas@vitoria-gasteiz.org
Antolatzen du
Udalaren Liburutegi Sarea.
Babeslea: Laboral Kutxa.
Laguntzailea: ID-arte, Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.