Sortu zure komunitate energetikoa - Jardunaldiak
Gasteizko Udala trantsizio energetikoa lantzen ari da, eredu-aldaketa segurua, bidezkoa eta inklusiboa lortzeko. Horregatik, gure udalerrian Energia Komunitateak martxan jartzeko apustua egiten dugu. Testuinguru horretan, jardunaldiak antolatu ditugu, honako hauek azaltzeko: zer diren energia-komunitateak, zergatik abiatu honelako proiektu bat, zer proiektu mota jar daitezkeen martxan, nola gauzatu eta zer ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-onura dakarzkion komunitateari.
Jardunaldi hauek hiri osoari zuzenduta daude (pertsona fisikoak, enpresa txiki eta ertainak eta dendak, pertsona autonomoak, auzo-elkarteak, garapenerako erakundeak...) eta hiru fasetan egituratuta daude. Edozein fasetan parte har dezakezu, baina gomendagarria da fase bakoitzeko jardunaldi batera joatea.
1. fasea: Ezagutu (amaituta)
Lehenengo fasean, Komunitate energetikoei buruzko hastapen-jardunaldia egin da Europa Biltzar Jauregian, Elkarguneen agendaren barruan. Ikusgai dago bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=ZV1bnROOVLIJardunaldiaren aurkezpena: komunitate energetikoak
2. fasea: Erabaki (amaituta)
Bigarren fasean, hogei jardunaldi baino gehiago egin dira udalerriko auzoetan, auzoguneen agendaren barruan. Topaketetan, zehatzago azaldu da nola jarri martxan horrelako proiektuak, zer oztopo aurki ditzakezun prozesuan zehar eta nola gainditu.
2. fasearen aurkezpena (Gaztelaniazko bertsioa. Euskarazko aurkezpena laster egongo da eskuragarri)
3. fasea: Ekin (2022ko udazkena)
Fase honetan, prestakuntza-jardunaldi batera joan ahal izango zara, goizez zein arratsaldez (10:00etatik 13:00era, edo 18:00etatik 21:00etara). Saioan, zure auzoan energia-komunitate bat abian jartzeko prozesua hasteko aukera emango dizuten alderdi tekniko, juridiko eta legaletan sakontzeko aukera izango duzu.
Zertan datza komunitate energetiko bat?
Energia-komunitateak zer diren hobeto ezagutu nahi baduzu, eskura duzu Herritarren Energia Kooperatiben Europako Federazioak (RESCOOP) egindako azalpen-bideo hau. Bideoa konfiguratzeko menutik (azkoinaren ikurra), euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak jarri ditzakezu.
https://www.youtube.com/watch?v=ZTmeNmWEupgBeste bideo batzuk
- Arabako Lasierra herriko tokiko energia-komunitateari buruzko bideoa
. Arabako Lasierra herrian, bertako administrazio-batzarrak, biztanleek, Mendi Haraneko ur-partzuergoak, Azala kultura-sorkuntzako guneak eta turismo zerbitzuak komunitate bat sortu dute, EMASP kooperatibaren aholkularitzapean. Proiektuan, iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzko Europako Zuzentarauak ezartzen dituen ezaugarriei jarraitu diete.
- Vídeo sobre Comunidades Energéticas, pieza clave en la transición energética (IDAE)
- Energia-komunitateei buruzko bideoa (IDAE)
- "We the power. The Future of Energy is Community-Owned"
bideoa (gaztelaniazko azpitituluekin). Europako herritarrek eta bidea argitzen duten ameslariek gidatutako mugimenduari buruzko bideoa.
Baliabideak
Komunitate Energetikoetan sakondu dezakezu ondorengo baliabideekin:
- Comunidades Energéticas. Amigos de la Tierra
- Herritarren energia-kooperatiben Europako Federazioa, RESCOOP (ingelesez).
- Comunidades Energéticas en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia. IDAE
- Comunidades Energéticas: Aportaciones Jurídicas para su Desarrollo - Instituto Internacional de Derecho y Medio Ambiente
- Komunitate energetikoak sortzeko gida azkarra. Nafarroako Gobernua
Martxan dauden esperientziak
Torreblanca ilumina (Sevilla)
Europako proiektuak
Herritarrentzako zerbitzu gehiago
Gure energia-eredua jasangarriagoa izan dadin lagundu nahi baduzu, Gasteien abian dauden trantsizio energetikorako proiektuak eta zerbitzuak interesatu ahal zaizkizu. Adibidez, argiaren fakturan aurrezteko edo zeure energia sortzeko zerbitzuak.
Harremanetarako
Jasangarritasuna, Klima eta Energia zerbitzua
transicionenergetica@vitoria-gasteiz.org
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.