Bizikletentzako bide bat aurkitzeko, hurrengo urratsak jarraitu behar dira:
GEO Vitoria-Gasteiz zerbitzura sartu hiriko puntu batetik bestera garraio publikoan, oinez edo bizikletaz joateko modurik egokiena zein den jakiteko.
Hainbat aldagai hartzen dira kontuan bidearen kalkulua egiteko. Vitoria-Gasteizko kale bakoitzari bizikletaz ibiltzeko erraztasun maila bat esleitu zaio, kale bakoitzak duen bidegorri motaren arabera, eta bizikletentzako biderik ez duten kaleen kasuan, bertatik ibiltzen diren motordun ibilgailuen kopuruaren arabera. Horrez gain, aldapa ere kontuan hartu da Erdi Aroko erdiguneko kalerik pikoenetan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.