Erakusketa 'Felices' Rut Brionesen eta Raquel Duránen eskutik Montehermoson

Noiz
Hasiera eguna: 2020/06/09, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2020/09/13, amaiera ordua: 14:00
Deskribapena

Felices

Proiektu Artistikoen 2019ko deialdiaren barruan aukeratutako proiektua

Erakusketa: "Felices”. Rut Briones eta Raquel Durán

2020ko irailaren 13ra arte

Zorion berehalakoa, zorion artifiziala, zorion metatua, zorion jakinarazia...

Felices XXI. mendean gure gizarteak –gizarte den aldetik– baliatzen dituen zorion-mota desberdinei buruzko hausnarketa multisentsoriala da.

Erakusketa osatzen duten instalazioetako bakoitzak zorionaren alderdi kontzeptualen batean sakontzen du, eta gonbitea egiten du kolokan jartzera –kritikoki jarri ere– zorion iraunkorraren bilatze aktiboan murgildu beharra, autoerrealizazio pertsonalaren ikur gisa ulertuta.

Aurrez aurre jartzen direlarik elementu analogiko eta digitalak, kolektiboak eta indibidualak, eta baita beste binomio batzuk ere, erakusketak esperimentaziorako gune bihurtuko du aretoa, halako moduan non partaideek kolokan jarri ahalko duten zoriontsu egiten dituen hura, eta baita zorionaren sena bera ere.

Lan honek artistek norbanakoaren eta gizartearen (betiere Europako mendebaldeko gizartearen esparruan) elkarrekiko harremanei eta estimuei buruz aurretiaz egin dituzten lanetan aztertu duten gai-ildo baten zati da. Felices kolokan jartze batetik sortzen da, kolokan jartzea, batetik, dimentsio existentzialeko zorion batekiko obsesioa gizakiak berezko dituen kontraesanekin harreman zuzenean jartzen denean gertatzen denari buruz, eta bestetik, zoriona egoera egonkor eta betiereko gisa lortzearen ezintasunak eragiten duen frustrazioaz.

Kredituak

Antzezleak: Ane Pikaza, Diego Pérez eta Yolanda de Haro

Off ahotsa: Igor de Cuadra

Programazioa: Libe Belandia eta Santiago Noreña

Ekoizpena: Gheada Estudioa

pdf Esku orria

Tokia eta ordutegia

Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00

Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegia. Sarrera doan

Informazio gehiago

Montehermoso Kulturunea(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: