Gasteiz European Green Capital Network sarearen bilera baten egoitza izango da apirilean

2020ko otsailaren 21ean

Apirilaren 21etik 23ra Europako Green hiriburuek 'Giza eskalako' hirien eredua aztertuko dute Atarian eta Europa jauregian.

Green eskultura

Gasteiz European Green Capital Network(Beste leiho batean irekiko da) sarearen bilera teknikoetako baten egoitza izango da; European Green Capital titulua jaso zuten hiriek zein finalista geratu zirenek osatzen dute sarea. Hala baieztatu du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakari Ana Oregik, ingurumen organismoaren kontseiluak egindako bileran.

Apirilaren 21etik 23ra, sareak bilera teknikoa egingo du Atarian eta Europa jauregian, “giza eskalako” hirien eredua aztertzeko. Sarea osatzen duten hirietan landutako irtenbideak eta ereduak aplikatuko ahal izateko materiala eta tresnak sortuko dira lantegietan.

Gaur egun, hiri hauek osatzen dute European Green Capital Network-a, zeina Europako Batzordeak babesten baitu: Amsterdam, Bartzelona, Bristol, Brusela, Kopenhage, Essen, Frankfurt, Friburgo, Gante, Glasgow, Hanburgo, Hertogenbosch, Lahti, Lille, Lisboa, Ljubljana, Malmö, Münster, Nantes, Nimega, Nurenberg, Oslo, Reykjavik, Stockholm, Estrasburgo, Tallinn, Umeå eta Gasteiz.

“Udal gobernuaren asmoa da ingurumen politiken alorrean erreferente diren hiriekin aurretik zituen loturak estutzea eta horretan nabarmendu diren hirien sare estrategiko berriak sortzea” azpimarratu du CEAko lehendakariak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: