Zer dira Gizarte Zerbitzuak

https://www.youtube.com/watch?v=trfiuyRZgbA(Beste leiho batean irekiko da)

Gizarte zerbitzuak herritarren eskubide bat dira eta denon eskura daude.

Bizitzan zehar aldaketak gertatzen dira eta laguntza behar dugun egoerak sor daitezke.

Gizarte zerbitzuek laguntza hori eman diezagukete, egunerokoan moldatzeko autonomia galtzen dugunean, laguntzen gaituen senide edo lagunik ez dugunean, zailtasun ekonomikoak edo etxebizitzari loturikoak ditugunean, eta abar.

Profesional taldeek entzun, informazioa eman eta zerbitzuak eta baliabideak martxan jartzen dituzte beharrezkoak ditugunean gure burua edo familia zaindu, harremanak hobetu edo bakardadetik irten ahal izateko.

Horrez gain, arazoak prebenitzeaz arduratzen dira, eta komunitate abegikorrak eta partaidetzakoak eraikitzen laguntzen dute, era horretako komunitateek bertan bizi direnen bizi kalitatea hobetzen baitute.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.