Gasteizko Udalak jakin badaki kolektibo jakin batzuek zailtasunak dituztela telefono-datuetara konektatzeko kostu handiei aurre egiteko, eta hiriko merkataritza-guneetan Interneterako sarbide unibertsala erraztu nahi du.
Zabalgunea hautatu da, jende asko biltzen den gunea delako eta merkataritza-tradizio esanguratsua duelako. Zabalguneak moda-, arropa- eta osagarri-establezimendu gehienak eta beste denda batzuk biltzen ditu, eta Gasteizko herritar guztiei ematen die zerbitzua.
Zabalguneko merkataritza-gunean wifi sare bat ezartzeak hainbat fase ditu eta hainbat kontratu dakartza:
Jarduketa hau COMBINE Plana: Gune turistikoetan merkataritza suspertzea ekimenaren barruan dago. Merkataritza-sektorea eraldatzeko eta berpizteko erronkari aurre egiteko ekintzen multzoa: merkataritza-ardatz nagusiak dotoretu eta lanak egingo dira errazago ibiltzeko modukoak izan daitezen, merkataritza-guneetako establezimenduei buruzko informazio eguneratua digitalki eskuratu ahal izango da, hiriko merkataritzan ekonomia zirkularra eta kontsumo iraungarria sustatuko dira, eta sentsibilizazioa eta prestakuntza bultzatuko dira. 9 jarduketa hartzen ditu barne proiektuak.
Hemen kokatzen da proiektu hau: 5. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Industria-sarea eta ETEak modernizatu eta digitalizatzea, turismoa berreskuratzea eta Espainia nazio ekintzaile gisa bultzatzea" (gaztelaniaz) | 14. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Turismo sektorearen modernizazio eta lehiakortasun Plana" (gaztelaniaz).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.