Gasteizko kontzejuetako errejidoreen eta bokalen hauteskundeak. Aurretiazko botoa

2025eko azaroaren 4an argitaratua

Arabako kontzejuetako errejidoreak eta bokalak hautatzeko hauteskundeak 2025eko azaroaren 23an (igandea) izango dira, goizeko hamaikak eta arratsaldeko hirurak bitartean.

Espainiako edo Europar Batasuneko edozein herrialdetako nazionalitatea duten bizilagun guztiek eman ahal izango dute botoa, baldin eta 2025eko irailaren 1ean Gasteizko Udaleko kontzeju batean erroldatuta ageri badira eta hauteskundeen egunean 18 urte bete badituzte. Honako hauek ere bai, lehen aipatutako baldintza horiek betetzen badituzte: Norvegiako herritarrek, hiru urte badaramatzate kontzejuan bizitzen; edo Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru eta Trinidad eta Tobagoko herritarrek, baldin eta bost urtean izan badute bizilekua kontzejuan.

Gasteizko kontzejuetakoren batean botoa emateko eskubideaz baliatu nahi dutenek, kanpoan izatekoak badira hauteskunde-mahaiak irekita egongo diren tarte horretan, aurretiaz eman ahal izango dute botoa.

Nola eskatu aurretiazko botoa?

Gasteizko Udalari eskabide edo instantzia bat aurkeztuz eskatu beharko dute aurretiazko botoa. Horretarako, Herritarren Arretarako Bulegoetako edozeinetara joan daitezke aurrez aurre eskabidea edo instantzia aurkeztera, edo, bestela, egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu, betiere, azaroaren 14ra arte (barne).

Eskabidean edo instantzian, honako hauek adierazi beharko dituzte: izena, abizenak, NAN zenbakia eta telefono-zenbaki bat, eta , halaber, adierazi behar dute aurretiazko botoa eskatzen dutela Gasteizko Udaleko kontzejuetarako hauteskundeetarako, bai eta errolda-ziurtagiri bat ere, norberarena.

oharra Garrantzitsua da telefono-zenbakia ematea interesdunekin harremanetan jartzeko eta botoa emateko hitzordua emateko.

Bozketa

  1. Erroldak ziurtagiriak egingo ditu, eta Gasteizko Udaleko Osoko Bilkurako Idazkaritza Nagusiari bidaliko. Idazkariak interesdunei dei egingo die udaletxera ager daitezen eta beren boto-eskubidea erabil dezaten azaroaren 17ra arte.
  2. Hitzorduan, botoa emango dute, eta, horretarako, NANa aurkeztu beharko dute, beharrezkoa baita identifikatzeko. Agiri guztiak dagozkien gutun-azaletan sartuko dira, eta, Udala, hauteskunde-egunean, dagokion hauteskunde-mahaira helaraziko ditu.
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: