2025eko urriaren 28an argitaratua
Afrikaldia jaialdia Gasteizen ospatuko da arriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean. Guztira, sail ofizialak, 12 lan proiektatuko ditu jatorrizko bertsioan 18 saiotan, gaztelaniaz azpitituluekin Florida Zinemetan eta euskarazko azpitituluekin Izaskun Arrue Kulturgunean.
Jaialdiaren bosgarren edizioak 14 jarduera paralelo gauzatuko ditu. Urriaren 28an, inaugurazioan, orain dela gutxi hildako Souleymane Cissé zuzendari maliarrari omeanaldia egingo diote.
Jaialdia egingo den astean zehar, nazioarteko hamabi gonbidatuk (diasporako zuzendariak, ekoizleak eta artistak, besteak beste) antolatutako jardueretan parte hartu eta ikusleekin hitz egingo dute. Guztira, hogei bat herrialde egongo dira ordezkatuta film horien ekoizpenean. Filmek sari eta aitortza ugari jaso dituzte kritikaren eta publikoaren eskutik, eta nazioarteko jaialdi askotan.
Artium Museoak bat egingo du aurten jaialdiarekin eta Afrikako zinemari buruzko ikastaroa hartuko du. Zinema-industriako profesionalei zuzendutako jarduerak Europa Biltzar Jauregian egingo dira, eta gazteentzako eta haurrentzako tailerrak, berriz, EHUren Arabako Unibertsitate Campusean, Mendizabala Institutuan, Arte eta Lanbide Eskolan eta IDarten.
Afrikaldia Kultura Bendera eta Africanista Manuel Iradier elkarteek antolatu dute eta Arabako hiriburuan bizi diren afrikarren hamasei kolektibok hartuko dute parte. Ekimenak Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Vital Fundazioaren laguntza jaso du.
Afrikaldia Film Festival - Afrikaldia – Festival Vasco de Cines Africanos(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.