Udalbatzaren Araudi Organikoaren 106. artikuluan jasota dago diru-kopuru bat esleituko zaiola udal talde bakoitzari urteko aurrekontuetatik, bere zereginetarako. Diru-kopuru horrek osagai finko bat du, talde guztientzat berdina -hain zuzen ere, guztientzat finkatutako hileko diru-kopuru aldagarrien batuketaren % 5ekoa-, eta beste osagai aldagarri bat, talde bakoitzaren kide kopuruaren araberakoa. Gaur egun indarrean dagoen araudiak 1.500 euroko ordain aldagarria ezartzen du zinegotzi bakoitzeko -urtero eguneratzen da, KPIaren arabera-. Diru-kopuru hori inolaz ere ezin da baliatu udalbatzaren zerbitzura dauden langileen ordainsariak ordaintzeko, edo ondare-izaerako aktibo finkoak izan daitezkeen ondasunak erosteko.
Esleitzen zaien diru-kopuruaren berariazko kontabilitatea eraman behar dute taldeek, eta udalbatzaren esku jarri behar dute hark hala eskatzen dien guztietan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.