Udalerrian ordezkapen handiena duten erakunde ekonomiko eta sozial nahiz herritar erakundeen parte-hartze eta eztabaida organoa da Vitoria-Gasteizko Udalerriko Gizarte Kontseilua, munta handiko gaiak nahiz izaera estrategikoa duten edo gizarte garapenean eragina duten proiektuak eztabaidatu, proposamenak egin eta informazioa emateko.
Erakunde sozial, kultural eta ekonomikoen eta elkarteen gogoeta beteratua sustatu eta bideratzea du xede, udalerriari bere osotasunean eragiten dioten gai estrategiko handien inguruan.
Herritarren Partaidetzaren Zerbitzua Gizarte Kontseiluak duen erreferentziako eta laguntzeko Zerbitzua dugu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.