Gardentasuna - Bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak eta kudeaketa-mandatuak

Bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak

Figura horren bidez, administrazio publikoek zuzenean gauzatzen dituzte obra-, hornidura- eta zerbitzu-kontratuak eta obra- eta zerbitzu-emakidak. Horretarako, "bitarteko propio pertsonifikatuaren" kalifikazio-juridikoa duen pertsona juridikoat baliatzen dute, Sektore Publikoko Kontratuei buruko azoaren 9ko 9/2017 Legearen 32. eta 33. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Kudeaketa-mandatuak

Administrazio-organoen edo zuzenbide publikoko entitateen eskumeneko jarduera materialak edo teknikoak administrazio bereko edo beste bateko beste organo edo zuzenbide publikoko entitateen gomendio utz daitezke, jarduera horiek haien eskumenen barruan badaude, efikaziari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena(Beste leiho batean irekiko da), 11. artikulua). Kudeaketa-gomendioak ez dakar eskumenaren titulartasuna lagatzea; bestalde, sinatutako gomendioei buruzko informazioa jakitera eman behar da, 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoari(Beste leiho batean irekiko da) jarraituz (artikulua 8, b), alegia).

2022. urtea

Gasteizko Udalak Ensanche XXI Zabalgunea SA udal hirigintza sozietateari egindako enkargua, bitarteko propio gisa, Ankorako eraikina birgaitzeko laguntza teknikoko jarduerak egiteko.

Batzarra
Udalbatzak 2022ko apirilaren 1ean egindako bilkura. Gai-ordena eta batzarraren akta.
Zenbatekoa eta epea
Enkarguaren xede den zerbitzuaren kontraprestazio gisa ordaindu beharreko prezioa HIRUROGEITA LAU MILA ZORTZIEHUN ETA LAUROGEITA BAT EURO ETA BERROGEITA BAT ZENTIMO (74.881,41 €) da, eta ez daude BEZaren mende, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Arauaren arabera.
Mandatu honek 22 hilabeteko iraupena izango du, erabaki hau Euskadiko Kontratazio Plataforman argitaratu(Beste leiho batean irekiko da) eta hurrengo egun baliodunetik aurrera. Epe hori luzatu ahal izango da Gasteizko Udalaren erabaki arrazoitu bidez.

2020. urtea

Policía eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin kudeaketa materialerako gomendioa, euskal poliziaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesu bateratuak kudeatzeko

Batzarra
Udalbatzak 2020ko abenduaren 23an egindako ohiko bilkura - Bilkuraren akta: 5. Gaia.
Onespena
Vitoria-Gasteizko Udalak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari agindu dio Euskal Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko 11 lanpostu hautatzeko prozedura gauzatzeko beharrezkoak diren jarduera material, tekniko edo zerbitzu-jarduera guztiak egiteko.
Zenbatekoa
Hitzarmenaren arabera (5. klausulari jarraituz, ALHAO 68 zk., 2019ko ekainaren 12a(Beste leiho batean irekiko da)) mandatuak ez luke kostu ekonomikorik izango Gasteizko Udalarentzat (Akademiak ordainduko ditu kudeatze-gomendioa gauzatzetik eratorritako gastuak). Hitzarmenak ondorioak izango ditu sinatzen den egunetik aurrera, eta urtebeteko indarraldia izango du.
Gomendioaren baldintzen arabera (ALHAO, 9. zk., 2021eko urtarrilaren 25ekoa(Beste leiho batean irekiko da)), Vitoria-Gasteizko Udalak hautaketa-deialditik eratorritako gastuak finantzatzen lagunduko du, Finantzaketa atalean ezarritakoaren arabera.

2019. urtea

Policía Euskal Akademiarekin kudeatze-gomendio materialerako hitzarmena, Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesu bateratuak kudeatzeko

Batzarra
Udalbatzak 2019ko apirilaren 17an egindako ohiko bilkura - Bilkuraren akta: gai zerrendatik kanpo, 1. gaia.
Onespena
Gasteizko Udalak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari eskatu dio bera arduratu dadin Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa prozesuak gauzatzeko behar diren jarduera teknikoez eta zerbitzuez, eta horretarako jasotako hitzarmena egitea proposatzen du.
Zenbatekoa eta epea
Hitzarmenaren arabera (5. klausulari jarraituz, ALHAO 68 zk., 2019ko ekainaren 12a(Beste leiho batean irekiko da)) mandatuak ez luke kostu ekonomikorik izango Gasteizko Udalarentzat (Akademiak ordainduko ditu kudeatze-gomendioa gauzatzetik eratorritako gastuak). Hitzarmenak ondorioak izango ditu sinatzen den egunetik aurrera, eta urtebeteko indarraldia izango du.

2017. urtea

INDESA S.L.-ri mandatua: udal eraikietako garbiketa

Batzarra
Tokiko Gobernu Batzarra 2017/12/21 - Egindako bilkuraren akta: 26. gaia.
Onespena
Indesa 2010 SL-ri udal eraikinak onik zaindu, mantendu eta osorik garbitzeko zerbitzua kudeatzeko mandatua ematea onestea, bitarteko propio gisa.
Zenbatekoa eta epea
INDESA 2010 S.L-ri ordaindu beharreko prezioa, 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitartean mandatu beharreko zerbitzuaren kontraprestazio gisa, 2.649.516,94 eurokoa izango da. BEZaren mende ez dagoen kontzeptua.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari mandatua: Lakuako hiri baratzeak

Batzarra
Tokiko Gobernu Batzarra 2017/10/16 - Egindako bilkuraren akta: 6. gaia.
Onespena
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari Lakuako hiri baratzeen zerbitzua kudeatzeko mandatua.
Zenbatekoa eta epea
Aurrekontua ez da beharrezkoa. Mandatuaren epea 2017ko abenduaren 1etik 2011eko abenduaren 1era izango da.

TUVISAri mandatua: Santa Barbara plazako aparkalekua

Batzarra
Tokiko Gobernu Batzarra 2017/03/31 - Egindako bilkuraren akta: 24. gaia.
Onespena
Santa Barbara plazako aparkalekuko funtzionamendua mantentzeko lanak TUVISAri mandatua, plaza hori urbanizatzeko lanak egin bitartean.
Zenbatekoa eta epea
Ez dago aurrekonturik: TUVISAk jasoko ditu indarrean dauden salneurriak erabiltzailengandik. Mandatuak iraungo du lanak bukatu arte; edo hirugarren bati esleipen arte edo kudeatzeko beste era bati buruzko erabakia hartu arte.

2015. urtea

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari mandatua: Zabalganako hiri baratzeak

Batzarra
Tokiko Gobernu Batzarra 2015/01/23 - Egindako bilkuraren akta: 3. gaia, gai zerrendatik kanpo
Onespena
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari Zabalganako hiri baratzeen zerbitzua kudeatzeko mandatua.
Zenbatekoa eta epea
Aurrekontua ez da beharrezkoa. Mandatuaren epea 2015eko otsailaren 16tik 2019ko otsailaren 19ra izango da.

2011. urtea

TUVISAri mandatua: Berpizkundearen plazako aparkalekua

Batzarra
Tokiko Gobernu Batzarra 2011/07/06 - Egindako bilkuraren akta: 2. gaia
Onespena
Berpizkundearen plazako udal aparkalekuaren kudeaketa Gasteizko Hiri Garraioak SA (TUVISA) merkataritza baltzuari agintzea.
Zenbatekoa eta epea
Ez dago aurrekonturik: TUVISAk jasoko ditu indarrean dauden salneurriak erabiltzailengandik. Mandatuak iraungo du kudeatzeko beste era bati buruzko erabakia hartu arte.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.