Green Capital aretoa - Europa Biltzar Jauregia

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157719472207546(Beste leiho batean irekiko da)

Bisita birtuala(Beste leiho batean irekiko da)

Kolore zuria du bereizgarri Green capital aretoak. Argi-sistema baten bidez, dena den, pertsonalizatu egin daiteke giroa. Azoka eta kontzertu txikiak edo gaikako erakusketak egiteko leku oso egokia da.

Fitxa teknikoa

  • Edukiera: 400 pertsona koktelean. Erabilera anitzekoa eta moldagarria.
  • Azalera: 580 m2.
  • Kokapena: beheko solairua.

Ekipamendua

Green Capital aretoa – Fitxa Imagen archivo pdf

  • Argiztapena: kristalezko goiko RGB LED argiztapena (libre badago).
  • Megafonia: mahaia (3 mikrofono). Atrila (2 mikrofono). Haririk gabeko eskuko mikrofono bat. Haririk gabeko dadema mikrofono bat.
  • Aldibereko itzulpengintza: aldibereko itzulpenerako kanal bat.
  • Proiekzioetarako tresnak: proiekzioetarako kanoi bat (14.000 lumen HD) eta orientazio finkoa.
  • Internet: kable bidez hizlarien mahaian. WIFIa aldez aurreko autoerregistroarekin.
  • Streaming.
  • Bestelakoak: oholtza (5 x 3 m).

Informazio gehiago

Informazioa eskatu

Aretoaren izenaren jatorria

Green Capital aretoak 2012an Arabako hiriburuak jaso zuen sariari zor dio izena, herritar guztien lanari esker: 'European Green Capital'.

2016an, Gasteiz helmuga turistiko jasangarri gisa finkatu zen 'Biosphere Responsible Tourism' Ziurtagiriarekin. 2019an 'Global Green City Award' saria jaso zuen, garapen jasangarriaren helburuak eta Agenda 2030 betetzeagatik.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.