Antzerkigintza Berriak deialdi berria

Sortzaile eta antzerkigile berriei zuzendua

2020ko urtarrilaren 7an

Idazketa dramatiko propioari bultzada

Proiektuaren helburua, bere garaian DSS2016(Beste leiho batean irekiko da)ek sustatua eta bere legatuaren parte bihurtu dena, sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde-lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki-konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko. Era berean, ekimen honek antzerki-testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena.

 

Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz.

2020ko edizioa

Aurtengo ediziorako proposamenak aurkezteko epea irekia dago urtarrilaren 7tik 31ra arte

enlace Antzerkigintza Berriak: bases

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: